XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Dirua. Gaur egun, zelan edo halan, dirua egitea da kontua.

Gauza argia dirudi duintasunez bizitzeko beharrezkoa dala kantitate jakin bat.

Baina, jende askok, dirua eukitea zoriontasunagaz, kontsumoko gizartean garrantzizko postua izateagaz parekatzen dau. Ohikoa da uste izatea, jendearen balioa, daukanaren araberakoa dala.

Modea. Gura doguna ala saldu gura deuskuena erosten dogu? Publizitate kanpaina erakargarriak liluratu egiten gaitue, gehiegi lotzen gaitue merkatuaz nagusitzen diran markekin.

Idoloak. Kirol munduan, musikan edo zineman modan dagozan idoloen antz-irudira egiten dogu geure bizitzea.

Drogea. Gazte asko eta askoren askatasun sinboloen parte izatera sartu da drogea.

Asteburuetan mozkortzea edo drogak erabiltea, mundu ezezagun baten sartzeko edo ihes egiteko beste morrontza bihurtu daiteke.

Sexua. Sexualitateak markatzen dau gure izaerea bizitza osoan zehar eta gizakiaren oinarrizko ezaugarrietako bat da, baina bada sexua askatasun sinbolo lez bizitzen dauanik ere; honeentzat sexua bizitzeko era jakin bat da, honela berau beste deshumanizazino objektu bat bihurtzeraino heldu dalarik.

1. Esan dirua, modea, idoloak, drogea, sexua... askatasunaren ezaugarria ala kateak izan daitekezan? Azaldu zeure erantzuna

2. Katea honeetakoren batek badau eraginik zuregan? Arrazoitu zure erantzuna.

Modako idoloen menpean gagoz.